XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 gna ARANTZAZU'n - Udarakoa - 1958.
ITZAURREA.

Yakin'en zenbaki au Lourdes'ko gertaeraren inguruan tajuturik dago.

Itzal aundiegia eman baidu aurten Lourdes'ek Yakin'lariok konturatu gabe gelditzeko.

Zerbait egin nai izan dugu guk ere Lourdes'ko Amaren eskeintzatan.

Asmo aundiak artu genitun urtearen asieran.

Asmo onak eta ederrak bai, baña gizonak asmatu ta Jainkoak erabaki.

Aurrikusi ezin ditezken oztopoak sartu zaizkigu tarteko, eta, miñez bada ere, nai baño gutxiagotan gelditu zaizkigu gure asmo jatorrak.